2008-01-20

PENTSARAZTEKO...

Irakaslearen jarrera.Xabier Egaña.

Lehenik irakaslearen jarreraz aritu nahi dut. Agertzen zaizkion zailtasunen aurrean jarrera arruntenak "arterako ez daukat gaitasunik"..., "ez dut arteaz ulertzen...", "ez dakit marrazten..." ondorioz, "ezin dut plastika irakatsi".

Azpimarratuko nuke ere aspalditik datorkigun hutsune pedagogikoa eta honek irakaslearen jardueran duen eta izan duen ondorio zuzena. Plastika adierazpenen arloan ikaste prozesu osoan garatuko den PROGRAMA bat aurkezten duen METODO edo gida didaktiko bat aurkitzeko zailtasunez ari naiz. Plastika hezkuntzaz aukera curricular desberdinak eskainiko lituzketen argitalpenak baleude, irakasleari aukera gehiago ahalbideratuko litzaioke aukeratu eta ikasteko eta honela ikasleriaren heziketa integralean hobeto asmatzeko bideak eskaini. Hezkuntza Erreformaren ondorioz argitaletxeek material pedagogiko desberdinak plazaratu dituzte baina Bigarren Hezkuntzara zuzenduak batik bat... Hau da, adierazpen hizkuntzaren hastapen osoa unitate didaktikoen barruan, eskulan tailerretan edo jarduera libreetan nahastuta utziz...Eta ondorioz galdera hau datorkigu burura: Ez da beharrezkoa orokorki plastika arlo guztiez MARRAZKIAREN erabilpenaz zeharkiago planteamendu zuzenago bat, pedagogikoki egokiagoa dena egitea?

Irakasleriak bere zailtasunak nola edo hala gainditu behar ditu. Horretarako, ziurtasun gutxi duen irakasleak orohar, "errezetekin" lan egitera jotzen du, lan mota "itxiekin" (estereotipatu eta kontrol errazekoak) eta "politekin" azken emaitza atsegina gerta dadin eta eragozpenik suerta ez dakion ikasleekin eta are gutxiago gurasoekin (hau da, gizartearekin). Honela, irakaslea gelako bere zereginean ziur aurki dadin, aldez aurretik lanerako beharrezkoak izango diren datu guztiak (zer egin behar den zehazten diguten txantiloiak, nondik ebaki, zein material erabili...) jasotzen dituzten fitxak hautatzen ditu.

Eragozpen bat bakarrik dago. Ez dugu oinarrizko galdera egiten: Zer gartatzen da haurraren baitan lan mota hau egiten ari den bitartean? Zein gaitasun nahi dut beregan gara dadin? Zein kontzeptu eta balore nahi dut haurrak ikas edo esperimenta ditzan? Zergatik eskatzen diot haurrari ariketa hauek egin ditzan? Nola ebaluatzen ditut? Zein irizpideren arabera? Hau da, planteamendu hauetako asko denboran jarraipenik gabe eta gizakiaren garapen osoa eta orokorrari erantzungo dion PROGRAMA kontuan izan gabe egiten dira. Planteamendu mota honekin haurrak lanak egiten ditu, gauza politak, helduak lan horrekin nora iristea nahi duen jakin gabe.

Esan gabe doa lan hauek baliozko elementu pedagogikoak barneratu eta ematen dituztela. Arazoa, aipatu garapena programa-osotasun batean kokaturik ote dagoenean datza, lortu beharreko helburu baitan, eta ondorioz ebaluagarriak direnak; edo, aitzitik, gauza politak eginez "denbora pasatzeko" lanak dira, inolako ebaluaziorik behar ez dutenak ezer ebaluatzeko programatuak ez baitaude.

Honela, gaitasun okerragoak dituen batekin lan eginez emaitza oso onak lortuko ditugu eta, aitzitik, gaitasun okerragoak dituen batekin lan eginez emaitza okerragoa izango da...

Ondorioztatuko genuke hezkuntza honela, nork berak lor edo beregana lezakeena, itxarotea, berak bere kasa lortuko du...bihurtzen dela. Bistan da, eskolatze gabeko garaietan, gizaki gehienek garapen desberdinak eta kultur baliabide desberdinek irakaskuntzaz kanpo lortuko zituztela. Baina ikaste "natural" mota hau ez dut uste defenda daitekeenik jarraitzeko baliozko ildo pedagogiko bezela. Gaur egun matematika eta hizkuntza bezalako arloen garapena ez luke inork zorira utziko...Eta plastika bai?

Geure buruari egin behar dizkiogun galderak: Arte hezkuntza eta plastika adierazpenak gizakiaren esparruak (gaitasun afektiboa, nahimenezkoa, analitikoa, sentimenezkoa, psikomotorea, adierazpenekoa...) besarkatzen saiatzen den programa bat eduki behar al du? Programa honen barruan marrazkiak zein leku izan lezake?

BLOGAK AZTERGAI


ARTE HEZKUNTZA
Blog honetan, arte kezkuntzak haurrengan duen garrantzia azaleratzen da.Oso interesgarria iruditu zait bereziki, Imanol Agirreren marrazki librearen inguruko artikulua
http://arteahaurhezkuntzan.blogspot.com





MARRAZKETA
Blog hau eduki aldetik sano osatua da. Alde batetik, haur hezkuntzako geletan beharrezko diren hainbat punturi buruz hitz egiten du eta horren inguruko teoria pila bat agertzen da:marrazkiaren faseak, idazkera besteak beste. Aipatzekoa da baita ere, erabiltzen dituen irudiak deigarriak dirala.Asko gustatu zait, artea egiteko beste modu bat izenburupean dagoen bideoa, begirada zabaltzen laguntzen baitigu.
marrazi.blogspot.com




KOMUNIKAZIOA
Blog honetako edukiak interesgarriak direla iruditzen zait.
Alde batetik, marrazkiaren garrantziaz dihardu baita kolorea eta formari buruz ere. Interesgarria deritzot haurrak marrazteko ordenagailu programei egiten dion aipamena.Izan ere, gaur egun umeak txiki txitatik ordenagailuekin kontaktuan daude eta irakasle izango garenentzako ezinbesteko baliabidea dugu.
http://arteaezkuntzan.blogspot.com



IRAKASKUNTZA...TEKNOLOGIA....

Ikusi eta Ikasi

Eduvlog ea Ikaslogen antzera Ikastube.com zerbitzua sortu berri du Palazio irakasleak. Ikastube-n aipatutako blog komunitateetan jasotzen diren bideoez gain bestelakoak ere biltzen dira bertan, beti ere hezkuntzarekin erlazionatutakoak.Izatez, sareko telebista da Ikastube.Bertan, ezagutzaren esparru ezberdineko 25 kanaletik gora topa ditzake erabiltzaleak (fisika, biologia, historia, Internet).Bideo hauek guztiak ikusi, jaitsi, zabaldu eta komentatu daitekez, baita eskegi ere. Irakasleak zein ikasleak egindakoak dira bideoak.
"Guztion artean eraikita hizkuntzarako telebista da" da, dio palazio irakasleak.

HAURREN MARRAZKIEN GARAPENA

You tuben haurren marrazkien garapenari buruzko bideoa aurkitu dut.Marrazkiaren faseak nahiko ondo adierazten dituela deritzot.

Zer deritzozue?

TUTORIALA

Liernik eta biok, Cuseeme programari buruzko tutoriala egin dugu. Bideo konferentzi bat nola egin hain zuzen ere.
Lagungarri izatea espero dogu!

2007-12-16

GURE BEGIRADA ZABALTZEN...

"Dena ongi dago gauza guztien egilearen eskuetatik ateratzerakoan, dena hondatzen da gizakiaren esku artean"( Rousseau)